KideOn Eusko Jaurlaritzaren ikerketa talde finkatua da (kategoria A / IT1342-19). 2018an plazaratu zen inklusio sozio-hezitzailearen ikerketan erreferente izateko asmoarekin.
Bertan UPV/EHU—ko jakintza alor ezberdinetako irakasleak batu gara (Didaktika eta Eskola Antolamendua; Soziologia eta Gizarte Langintza, Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia; Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika eta Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika) eta gainera kolaboratzaile gisa gizarte eta ikerketa entitateetako kideak eta atzerriko unibertsitateetako irakasle eta ikerlariak ere baditugu.
Guztiok amankomunean dugu inklusio sozial eta hezitzaile prozesuekiko konpromisua eta baita gizarte hezkuntzako eta eskoletako profesionalen formakuntza eta eskuhartze zuzena ikertzea ere. Honenbestez, KideOn-ek erreferentzia bat izan nahi du gure lurraldean, bai ikerkuntzan, gizarte berrikuntzan, gizarte eta hezkuntza zerbitzuen transferentzian eta inklusio sozio-hezitzailearekin erlazionatutako formakuntzan estatuko eta nazioarteko sare eta taldeekin konektatuta ere egon nahi du.

Taldearen helburuak
1
Inklusio sozial eta hezitzailearen alde lan egitea ikerkuntza eta dibulgazioaren bidez. 2
Plano sozial eta hezitzailean ekintza inklusiboak bultzatuko dituzten politikak, praktika sozio-hezitzaileak eta formazioa bultzatzeko unibertsitate eta profesionalen artean jakintza transferentzia sustatzea. 3
Doktore berriak sortzea, horretarako ikertzaile berriak eta ikasleria proiektuetan inplikatuaz. 4
Ekintza sozio-hezitzaile inklusiboak bultzatze aldera beste ikertalde batzuekin eta estatu eta nazioarte mailako sareekin erlazioak indartzea. 5
UPV/EHU-ko hezkuntza ikasleen formakuntza curriculumak, ikasleriaren ikaskuntza eta formazio jarraia indartzea.