Iker lerroak

1. Lerroa - Ekintza komunitarioa eta talde zaurgarriak

Estatu eta nazioarteko unibertsitate eta kanpo entitate zein administrazio publikoekin batera burututako proiektuetatik garatutako jakintza batzen du atal honek. Ikerketa guzti hauetan talde zaurgarrietan diskriminazioa edo parekotasun falta sor dezaketen gizarte, hezkuntza edota osasun ikergaietan jarri da arreta. Horrela gaur egun dauden langa nagusiak zentzuk diren ezagutu eta berauei aurre egiteko proposamen sozio-hezitzaileak jorratuaz.

2. Lerroa - Autonomia eta hezkuntza eta gizarte partaidetza haurtzaro eta gaztaroan

Iker lerro honen xedea haur eta gazteen partehartzea bultzatzea da, bereziki aisialdi eta denbora librean, eta udal, estatu eta nazioarte mailan burututako hainbat esperientzia eta proiektutatik abiatu da. Beronen bidez haur eta gazteekin burututako praktika on sozio-hezitzaileak identifikatu, berrikuntza bultzatu eta alor honetako profesionalekin formakuntza lantzeko jakintza eta baliabideak jorratu nahi dira.

3. Lerroa - Gizarte eta hezkuntza inklusioa bultzatzeko formazioa eta sare profesionalak

Ekintza sozio-hezitzailearen eremuan profesionalizazio prozesuei eta ikaskuntza profesionalari buruzko ikerkuntza eta berrikuntza bultzatzea du helburu. Horrez gain, udal, estatu eta nazioarte mailan sare profesionalekin sortuak diren erlazioak indartu eta berriak sortzea ere xede du.

4. Lerroa - Genero inklusioa eta ikerketa feminista

Genero inklusioa eta ikerketa feminista iker talde honen oinarri garrantzitsuak dira. Alde batetik gure iker jardun guztian zehar genero ikuspegia present dago. Zehazki ekintza komunitario eta talde zaurgarriekin lanean gako dugu genero begirada emakumeek sarri aurre egin behar dieten diskriminazio bikoitzak identifikatzeko, haur eta gazteekin ere neskatoen ahalduntzea berebizikoa da etorkizuneko gizarte inklusiboak bermatzeko eta gizarte eta hezkuntza inklusioan hezkidetza mugarria da. Bestalde, egun gizartean inklusiora bidean sortutako erronkei erantzunez, baditugu zehazki genero inklusioan edota feminismoan erdiratutako hainbat iker proiektu ere.